martes, 23 de enero de 2018

Busturia:   Lehenengo historiaurreko erreferentziak
Arkeologiak egin dituen aurkikuntzek egiaztatzen dute gure
historiaurreko arbasoak, Busturiko Eleizateak hartzen dituen lurretan, bizi izan zirela. Busturian, Moruzillo koba dago Jose Miguel Barandianek aurkitu zuena, 1924an. Bere sarrera jabetza pribatu baten dago, eta mendi barrura sartzen da, kareharrizko haitz urgoniano baten menpe. Ahoa triangelu itxurakoa da, eta 3,25 metroko zabalera eta 1,85 metroko garaiera dauka. Jose Miguel de Barandiaranek suharri batzuk topatu zituen, landutakoak ziren eta Mesolitiko-Neolitiko aztarnategitzat hartzen du.
San Bartolome auzoan, Sorbituagako monolitoa dago, zutik dagoen hareharrizko bloke handi bat da eta bere neurriak hauexek dira: 2,12 m-ko altuera, 0,92 m-ko zabalera eta 0,25 m-ko gehienezko lodiera. Goiko aldean eta
albo banatan oso hozka bitxi batzuk ditu.
Parezi auzoan, Burdin Aroko aztarna batzuk topatu dituzte; beharbada, Kristo Aurreko II. Mendearen ingurukoak izango dira.

Busturia:   Primeras referencias prehistóricas

La presencia humana en Busturia en la época prehistórica, se hace presente en la cueva de Moruzillo, la cuál fue descubierta por el historiador Jose Miguel de Barandiarán en el año 1924. Su entrada se encuentra en propiedad privada (barrio de Axpe) y se adentra en el interior de una montaña bajo un roquedo calcáreo urgoniano. La boca de la cueva es de sección triangular y mide de ancho 3,25 m. y de alto 1,85 m. Jose Miguel de Barandiaran encontró algunos  pedernales tallados y está catalogada como un yacimiento del Mesolítico-Neolítico.
En el barrio de San Bartolomé, se encuentra el monolito de Sorbituaga, es un gran bloque de arenisca alzado de más de 2 m. de altura y que presenta en su parte superior unas entalladuras laterales de gran singularidad. En el barrio de Parezi, se han encontrado algunos testimonios
Monolito de Sorbituaga
pertenecientes a la Edad del Hierro, con una cronología en torno al siglo II A.de C.

No hay comentarios:

Publicar un comentario